XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Geronimo gerlaria chiricahua izan zela baiezta daiteke, familia chiricahuako tribu guztien ondoan borrokatu baitzuen.

Goyahklak haurtzaro eta nerabezaro baketsuak bizi izan zituen, apatxeen artean ohikoa ez zen arren.

Mutiko nintzen garaian inoiz ez nuen misiolari bat ez apaiz bat ikusi.

Ez genuen sekula zuri bat begiztatu.

Bake horretan bizi ginen apatxe bedonkoheak, azaldu zuen gerora Geronimok.

Bake garaian, kokagune finkoan luze samar bizitzeko aukera zutenean alegia, nekazaritzan aritzen ziren apatxeak, babak, artoa eta kalabaza landatuz besteak beste.

Eta artoarekin egiten zuten tisuin edari maitatua: alkohol gradu gutxiko edaria zen baina, edan aurretik barau eginda, mozkor itzelak harrapatzen zituen, egun berezietan, tribu osoak.

Bakean bizi arren, gerrarako gogor prestatu behar izan zuen Goyahklak, tribuko beste mutiko guztiek bezala, neskatoek emazte eta ama izateko behar zituztenak ikasten zituzten bitartean.

Oso txikitatik izan ziren gauza Goyahkla eta bere adiskideak zaldien zainketan laguntzeko, arkuz geziak jaurtitzeko